Ikus-entzunezko industria aniztasuna aro digitalean (2015-2016)

Teknologia digitalen hedapenaren ondorioz, kultura-adierazpenek –eta bereziki ikus-entzunezko ondasun eta zerbitzuek– aldaketa nabarmenak izan dituzte. Ingurune digital berriak ikus-entzunezko aniztasuna aberasteko aukerak eskaintzen ditu, publiko handiarengana helduz, aniztasun horren zabalkundea indartzen duelako. Baina, era berean, ingurune digitalak erronka berriak ekartzen ditu. Esate baterako, enpresa-kontzentrazioko zein ingeniaritza fiskal eta legaleko logikak eta praktikak dauzkaten aktore global berriek kultura aniztasuna kaltetu ahal dute.

Ikus-entzunezko industria aniztasuna aro digitalean izeneko ikerketa-proiektua bitartekari boteretsuak (Google, YouTube, Spotify, Apple…) zein eragile independente txiki eta ertainak hartzen ditu kontuan. Era berean, proiektuak 2005ean UNESCOk onartu zuen “Kultura-adierazpenen aniztasuna babestu eta sustatzeari buruzko konbentzioa”-k izan duen balantzea eta inplementazioa eskaintzeko asmoa dauka.

 

Kulturaren eta ikus-entzunezkoen aniztasuna: ohitura onak eta adierazleak
(2012-2014)

Aniztasun kulturalaren kontzeptua egungo gizarte eztabaiden erdigunean kokatzen da. Aniztasuna heldu, aintzat hartu, ulertu edota gizarteratze prozesuak espazio komun berria zabaldu die politika publikoei. Alegia, kultura eta komunikazio esparruak kontenplatzen dituzten politika publikoei.

Kontzeptuak hartutako garrantziaren zati bat eta gizarteko hainbat esparrutan txertatu izana UNESCOk egindako lanari esker izan da (Aniztasun kulturalaren gaineko adierazpen unibertsala, 2001; Adierazpen kulturalen aniztasuna babesteko eta sustatzeko hitzarmena, 2005), baita bestelako gizarte erakundeei esker ere (Nazioarteko Politika Kulturalen Sarea –RIP, Nazioarteko Aniztasun Kulturaleko Sarea –RIDC, etab.).

‘Kulturaren eta ikus-entzunezkoen aniztasuna: ohitura onak eta adierazleak’ izeneko ikerketa proiektuak, 2012 eta 2014 urte bitartean garatzen dena, ikus-entzunezko sistema osatzen duten sektoreen (zinema, telebista, irratia, grabatutako musika, bideo-jokoak) funtzionamenduan aniztasunaren problematika aztertzen du, Espainiako errealitateari arreta berezia eskainiz.

Ikerketa proiektuaren arabera, eta abiapuntu gisa, ikus-entzunezkoei merkatu legen aplikazio esklusiboa aniztasun kulturalarekiko mehatxua da; izan ere, logika ekonomiko eta komertzial soil bati erantzungo liokeen homogeneizatze prozesuak ‘gutxiengo’ edota baliabide / gaitasun urriko adierazpen kulturalak baztertuko lituzke.

Helburuak:

  • Adierazpen kulturalak babesteko eta sustatzeko hitzarmena (UNESCO, 2005) berrezteak izandako ondorioak ezagutzea eta aztertzea, Espainiako estatuaren aldetik.
  • Ikus-entzunezko aniztasunaren aurka egin duten faktoreak eta baldintzak identifikatzea
  • Ikus-entzunezko aniztasuna sustatzen duten praktika edo ohitura onak antzematea
  • Politika eta estrategia egokiak bideratzeko asmoz, ikus-entzunezko sektore zehatz baten aniztasun maila neurtzea ahalbidetzen duten erremintak sortzea

Proiektuaren arduradunentzat, ikus-entzunezko aniztasun kulturala sustatu eta babesteko ekintza eraginkorrek aniztasun maila neurtzeko gai diren mekanismoak behar dituzte (eta hari datxekien problematikak), ikus-entzunezko sektorera politikak bideratzeko intentzioz erakusten dituzten berberak.